XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Eta zenbat lagun?

- Lengoan jardun giñan kontatzen. Dezente bilduko gera.

- Bai. Baiñan jendeak bazkaria ordaintzen du: diru edo erregalia. Ez da galduan ateratzen.

- Milla pare bat pezeta ordaindu bearko da orduan.

Markosek, semeari erdi parrez begiratuta:

- Bi txekor politak badauzkagu, ta ori egingo degu.

Semeak begiratu goxo bat egin zion, da orrela bukatu zuten aparia, tertuli ederra egiñez.

Josepa asi zitzaion Joseri esaten:

- Aizu: zu lasai zaude, goxo-goxo zeure etxean.

- Nerean ere egongo dira itzegingo lutekenak.

- Onuzkero, leiotik begira aspertu da gure ama.

- Bai orixe. Goazen, ba. Nik berriz etorri egin bear.

- Naiago nuke bertan geldituko baziña.

- Laster, Jose. Itxoin. Gutxi palta zaigu. Bereala degu alkartzeko eguna.

- Ondo etorri dedilla.

Orrela atera ziran.

- Laster emen naiz - esan zien gurasoei.

Egunik goxoenak pasatzen zebiltzan, alkarri lagunduz.

Etzaizkie aztuko beren denboran.

Bereala ziran beste etxean.

An ere zai zeuden, ezeren berririk ote zuten.

Sartu orduko, asi zan galdezka ama:

- Ondo al zabiltzate?

- Kontu berriak baditugu.

- Bai? Zer degu?

- Ezkontzeko eguna erabaki degu.

- Ara! Noizkoa?